XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estolderiaren zokorik urrunenetan geratu zen, urre koloreko itzal baten antzera, eta bienbitartean betazalik gabeko bere begiak adi-adi zeuden.

Soldaduak polizien ondoan zihoazen.

Beren bota hotsek hormetan zehar burrunba egiten zuten.

Hartan, buru gainean betaurrekoak jantzita zeuzkan mutiko batek pasabidea itxi egin zien.

Gehienetan, bere filmeetan Warrenek ez zuen protagonismorik izaten, hala ere, azken hura salbuespena izango zen.

Eta filme hartan bera izango zen heroia.

Jakapean, sorbaldak zuzen jarri zituen.

Ausarta izango zen gizon haien aurrean, pasabidea galerazteko bere beso meheak zabaldu egingo zituen.

Warrenek, fokuen argitan, askoz txikiagoa zirudien.

- Tira, mutiko, utzi pasatzen.

- Baina Burbuilaren bila zoazte.

Hori nire arraina da.

Ezin duzue akabatu!

- Alde hemendik!

- Ezin duzue akabatu.

Ezin duzue. Ez dizuet utziko!

Bere ume-beso mehe haiek, ordea, ezer gutxi egin zezaketen gizon handi eta armatu haien kontra.

Alde batera baztertuko zuten.